Nafar Gobernuak Bigarren Hezkuntzan gutxi barru egingo duen 2018ko OPEaren deialdia dela eta –Bitarteko Irakasleak kontratatzeko erabiliko diren zerrendak antolatuko dituena- AHORA NAVARRA – ORAIN MUGITUZ taldeak “Zerrenda Bakarra” izenekoaren alde gaudela azaldu nahi dugu honako arrazoi hauengatik:
- Bi hizkuntza dituen komunitatea garelako: bata %100ek hitz egiten dutena -gaztelania- eta bestea gutxiengoak hitz egindakoa –euskara- gizarte osoaren onarpena, estimua eta aldeko jokaera merezi dituena, diren ideologiak eta banderak direla, inorena ez delako eta guztiona delako, Komunitate Foral honen ondare nagusietakoa delako, gorde beharrekoa, ondasun kulturala baita.
- Eremu guztietan inklusiboa den Hezkuntza Publikoaren alde gaudelako, eta, aldi berean, hitz egiten duten hizkuntza hitz egiten dutela, irakasle guztien arteko errespetuzko elkarbizitza adeitsuaren alde gaudelako, Erregimeneko alderdiek 78tik bultzatu duen etsaigoa gaindituko duen elkarbizitzaren alde.
- Europako Kontseiluak Nafarroako Foru Komunitatean euskara babesten duelako Hizkuntza Gutxituen Europako Itunean, Espainiak sinatu eta berretsia duen itunean hain zuzen. Eta itun horrek hizkuntza gutxituak biztanleen eta Estatu osoaren herentzia kulturalaren osagaitzat jotzen ditu, beren balio kulturalagatik eta gizarte kohesiogile izateagatik. Gehiengoaren hizkuntzaren hiztunak eta hizkuntza gutxituen hiztunak ez ditu tratatzen liskarrean edo lehian dauden taldeak balira bezala. Aitzitik, Itunak bultzatu nahi du gizarte bat, non instituzioek hizkuntza gutxituak eremu publikotik desagarrarrazi beharrean tokiko edo herrialdeko elebitasuna sustatzen baitute. Hau da, bakeari eta egonkortasunari eusten laguntzen du.
- Zerrenda Bakarrak ez dituelako gaztelaniazko espezialitateko irakasleak diskriminatzen, ezta euskarazko espezialitatekoak ere; gaztelaniazko espezialitateko zerrendetan egon ahal izateko eta euskarazko espezialitateko zerrendan egoteko, ez baititu behartzen espezialiate bereko bi azterketetara aurkeztera, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, ezta bi programazio egitera ere. Alderantziz, Zerrenda Bakarrak suposatzen du, gaztelaniazko espezialitatean opositatzen dutenek bezala, dagoeneko egiaztatua dutela gaztelaniazko gaitasuna, eta, gainera, plus bat dute, euskaraz jakitea.
- Meritu bat (Foru Komunitateko bi hizkuntza jakitea) ez litzatekeelako demeritu bihurtu beharko inolaz ere eta zerrenda batetik bi hizkuntzetan gai diren irakasleak kanporatu. Euskarazko irakasleei ez zaielako “aukera bikoitza” eskaintzen oposiziora aurkezteko euskarazko zerrendan eta gaztelaniazkoan egon daitezen, baizik eta zigortu espezialitate bererako “oposizio bikoitza” eginaraziz.
- Defendatzen dugulako eukaraz eta gaztelaniazko bitarteko irakasleek beren oposizioen baldintzak zein diren garaiz jakin dezatela. Eta ez luzatu iragankortasuna “sine die”.
- Zerrenda Bakarrak ahalbidetzen duelako irakasle guztiak beren gaitasun edo merituen arabera sailkatuak izan daitezela.
- Zerrrenda Bakarrak, eskubidea izateaz gain, irakasle oposiziogileei eta Tribunalei probak egiteko baldintza hobeak eskaintzen dizkielako eta ikastetxeei hobeki funtzionatzen laguntzen dielako.
Horregatik guztiagatik, larunbat honetan bat egiten dugu Kontseiluak Iruñean deitutako manifestaldiarekin Zerrenda Bakarraren alde.
AHORA NAVARRA, NAFARROA ORAIN MUGITUZ.
Comentarios
Publicar un comentario